BEGIETAKO ITZAL AZKARRA 2008 Apirila 29
Posted by yane in makilaia.1 comment so far
Hamaika ikusteko jaioak gara!
Itzal klasikoenetatik, exotikoenetara.
Asmakizun hau erabat harrigarria da, zabaldu, itsatsi eta kendu, horiek dira begietako itzal hauek emateko egin beharreko hiru pausoak. Kolore guztietako itzalak daude, baita harrigarrienak ere, animalien marrazkiekin adibidez. Oso merke aurki ditzakezu, 18 eurotan hain zuzen ere, eta behin baina gehiagotan erabil daitezke.
GAUEKO MAKILAIA 2008 Urtarrila 15
Posted by yane in makilaia.add a comment
Gauez irteteko, makilai fuertexeagoa edo ilunagoa izan daiteke, begien inguruko koloreak distiratsuak eta ilunak izan daitezke.
EGUNEKO MAKILAIA 2008 Urtarrila 15
Posted by yane in makilaia.add a comment
Egunez irteteko makilaia suabea eta naturala izan behar du eta begietako koloreak argiak.
BEGI DESBERDINEN MAKILAIA 2008 Urtarrila 10
Posted by yane in makilaia.1 comment so far
Begi borobil eta nabarmenak:
Itzal argia betazal mugikor guztian jarri, ondoren itzal ilunaz kanpoko angelua marraztu barrurantz difuminatzen. Azpialdetik itzal ilun pixka bat eman kanpoaldean.
Begi sakonak:
Itzal argia eman betazal mugikor guztian, gero itzal iluna betazalaren kanpoko angeluan eman. Arkatz beltza betilearen ondo ondotik begi erditik kanpora eta erditik barrualdera txuria.
Gertuegi dauden begiak:
Betazal mugikorrean itzal argia emateaz gain, barrualdean argiagoa eman, ondoren ilunaz kanpoko angelua marraztu barrurantz difuminatuz.
Urrunegi dauden begiak:
Betazal mugikorraren barnealdean itzal iluna eman erdirantz difuminatuz, gero itzal argia erdialdetik kanporaino. Azkenik arkatz beltza begiaren goiko aldetik betilearen ondo-ondotik begi osoan eta erdialdetik kanpora beheko aldean.
Begi oso nabarmenak:
Betazal mugikor guztia itzal ilunez.
Begien makilaiari buruzko truko batzuk
MAKILAIAREN PAUSOAK 2008 Urtarrila 10
Posted by yane in makilaia.add a comment



Horrelako aurpegia izateko eman beharreko pausoak.
Kolore zuzentzaileak:
Oinarria baino tonu bat argiago izan behar du. Begien inguruan ematean begirada freskoago bat lortuko dugu, gorritasunak zuzentzeko (grano , marka, mantxa…).
Oinarria:
Azalaren kolore berdineko edo bat argiagokoa behar da, ilunagoak zaharrago egiten baitu. Oinarria beti esponjarekin emango dugu.
Hautsak:
Borla batekin ematen dira, normalean kolore gabeak izango dira hautsak, hauek oinarria finkatzeko eta distirak kentzeko dira. Gehiegi emanez gero, ximurrak agerrarazten ditu.
Itzalak:
Hau oso konplexua da, begien araberakoa baita, beraz beste atal batean sakona aztertuko dut.
Eyelinerra edo arkatza:
Goitik, behetik edo barnetik eman dezakegu begiaren arabera, hau ere beste atal batean sakonduko dut.
Bolumenen zuzentzailea:
· Orekatuak diren aurpegi formentzat, masailetatik hasita kurba forma izango dute ahorantz.
· Borobilak direnentzat bertikalagoak izango dira.
· Luzatuak direnentzat horizontalagoak.
Koloretea:
Bolumen zuzentzailearen gainetik jarriko dugu pintzel handi batekin.
Rimela:
Betileetan emango dugu, goxotasunez, normalean kolore beltza izaten da.
Ezpainetakoa:
Hauek arkatzarekin perfilatu daitezke ondoren kolorea edo distira emanez.

