ILEARI FORMA EMATEKO 2008 Apirila 22
Posted by yane in Ilea.add a comment
Ilerako produktuak erostera joan eta ez dakizula zer erosi? Hemen dituzu jarraitzeko irizpide batzuk.
Gel eta krema moldeatzaileak: ile lodi eta lehorrentzako, forma ematen zailak, oso egokiak dira. Ile bustia duzula eman eta forma eman aire beroz edo era naturalean lehortuz.
Argizaria: Ile motza edo ile mota guztientzako ona dudarik gabe. Ilea bustia edo lehorra duzula eman dezakezu. Itsura modernoa lortuko duzu.
Apar moldeatzailea: Ile finentzako egokiena, kantitate gutxirekin emaitza bikainak lortuko dituzu. Itsura serioa nagi baduzu lehorgailuarekin lehortu, eta modernoagoa nahi baduzu, puntetan bakarrik era buruz behera lehortuta.
Laka: Edozein ile motarentzako, ilea finko mantentzeko bikaina. Onenak ez direnak pegaturik gelditzen eta ilea orraztean kentzen direnak.
ILE HAUSKORRA 2008 Otsaila 19
Posted by yane in Ilea.add a comment
Zure ilea oso sentsiblea bada eta buruan azkura eta gorritasunak izaten badituzu ilea hauskorra duzunaren seinale da.
1. Xanpu suabe eta sentsiblea erabili, farmazietan indartzen dutenak ere badaude.
2. Puntetan moldatzailea erabili, lasaigarriak eta badaude, zure ilearentzako oso egokiak.
3. Ilea garbitzean buruan masajetxo bat ematea komeni da.
4. Ez azkarik egin buruan, azkura handia ematen badizu, farmaziara edo dermatologoarenera joan.
5. Kontuz orraztu ilea, lehorgailua erabiliz gero aire hotzez erabili.

ILE KOIPETSUAK 2008 Otsaila 14
Posted by yane in Ilea.add a comment
Oso erraz zikintzen bazaizu, orrazkerek irauten ez badizute, ilea trinkotu eta zaila bada geldirik mantentzea, ile koipetsua duzu.
Gehien zaindu behar duzuna higienea da, garbi mantentzen saiatu, hurrengo pausu hauek jarraitu.
1. Zikina duzun bakoitzeko garbitu.
2. Ile koipetsuentzako xanpu berezia erabili, oso gogorrak direnak saihestu.
3. Moldatzailea erabili korapilo asko egiten bazaizkizu, baina zure ile motarentzako egokia den bat.
4. Ile koipetsuentzako maskarila eman, koipea kontrolatzeko.
5. Asko zikintzen bazaizu koleta edo moino batean eramaten saiatu, aurpegitik kenduz
6. Margotzen baduzu edo metxak ematen badituzu koipea erregulatzen lagunduko dizu.
ILE LEHOR ETA ENKRESPATUA 2008 Urtarrila 17
Posted by yane in Ilea.add a comment
Ile lehor eta enkrespatua duzu, eta zaila egiten zaizu orraztea, gainera ez zaizu distiratsu geratzen, deshidratatua eta itzalia duzula dirudi. Orraztean gainera erraz puzkatzen zaizu.

Pauso hauek jarraituz gero horrelako emaitzak lortuko dituzu.
1. Ile lehorrentzako den xanpu hidratante bat erabili.
2. Pintatua baduzu, ile pintatu eta lehorrentzako den xanpua erabili.
3. Moldeatzailea erabili beti, krema modukoak, oliba eta almendrak oso onak dira hidratatzeko.
4. Astean behin zure ilearentzako egokia den maskarila bat ezarri. Trikimailu ona da hau ematean txapel batekin edo papar gardenez burua estaltzea.
5. Eguzkia kloroa eta itsasoko ura ekidin al den guztian, babesle bat erabili beti.
6. Lehorgailuaz lehortzean, tenperatura baxuena jarri.
7. Kontu handiz orraztu ez puskatzeko.
8. Maiz moztu ilea, sendotzeko gehien bat.
ILE NORMALA 2008 Urtarrila 17
Posted by yane in Ilea.add a comment
Zure ileak bolumen naturala badu, errez moldeatzen duzu edozein orraziekin. Ilea ez da ez potoloa ezta fina ere, lodiera normala du eta elastikotasuna du orraztean.


1. Ph neutroko xanpu bat erabili.
2. Moldatzaile suabe bat erabili, puntetan gehien bat, eta masaje bat eman buruan.
3. Ur epelez garbitu ilea, ur beroak ilea izorratzen baitu.
4. Hiru egunez behin edo zikina duzunean garbitu, egunero garbitzeak izorra baidezake.
5. Ilea pintatu baduzu, xanpu bereziak erabili.
6. Ez ahaztu zure ilearentzako egokia den maskarila bat hilabetean behin jartzea.


