jump to navigation

OINETAKO USAINA NOLA KENDU 2008 Maiatza 7

Posted by yane in Beste batzuk.
1 comment so far

 normal_pies-mojados.JPG

Zapatak kendu beharreko une horietan beldur izaten duten horietakoa al zara?

Usain hori ez izateko soluzio batzuk azaltzen dizkizuet.

1. 5 litro ur, ozpin kikara erdi bat eta 5 goilarakada Epsom gatz (magnesio sulfato)jarri ontzi batean eta minutu batzuz hankak bertan sartuta egon.

2. Egunero ur eta salbiazko gatz tanta batzuetan izanez gero lortuko duzu.

3. Te zuhaitzaren olioz masajetxo bat emanez gero lagunduko dizu.

4. Egunero bakterien aurkako xaboiez garbituz gero eragina egingo dizu, baina ondoren oinak ongi sekatu, onddoak sahiesteko.

5. Batzuetan oinetakoaren arazoa ere izaten da, horren aurka bikarbonatoa edo talkoa eman zure zapatari eta bi egunez utzi.

6. Galtzerdiak lanazkoak edo algodoizkoak izatea komeni da neguan, eta amukozkoak, linozkoak, neguan. Mediaen kasuan zetazkoak izatea izango litzateke onena. Nylona sahiestu behar da, ez baitu arnasik hartzen uzten.

EZPAIN SEKOEN AMAIERA 2008 Apirila 24

Posted by yane in Beste batzuk.
2 comments

rihana.jpg

Rihana da gaur egun ezpain politenak dituen emakumea, oso ongi abesten du eta gainera,  bere irudiak ere asko lagundu dio, argazki honetan garbi ikusten da bere edertasuna.

Ezpain lehorrak ahaztu, hemen dituzu trikimailu sinple batzuk.

 Eztia: hatzak ur epelez busti eta ezti likidoa eman, horrela ezpainetako  kapilar txikiak martxan jarriko dituzu. Egunen batean baselina edo kakaoa falta bazaizu eztiak lagunduko dizu.

Ahuakatea: bere mamia koipe gehien duen fruitua da, txikitu eta eman ezpainetan.

Azukre eta olioarekin: azaltxoak kentzeko bikaina, azukre pixka bat, oliba olioa eta hortzetako eskuila bat. Nahastu eta zirkuluan eman azaltxoetan.

AZKAZALAK 2008 Apirila 1

Posted by yane in Beste batzuk.
1 comment so far

azkazalak

1. Inoiz ez limatu azkazalak dutxatu ondoren, oso bigunak baitaude.

2. Azkazal lehorrak izanez gero, gauero oliba oliotan busti.

3. Azkazal bigunak izanez gero, gogortzeko trikimailuetako bat akain-belarrezko olioz bustitzea da.

4. Kutikulak ez kentzea komeni da, ez moztea, gehiago irteten baitira. Eskuak garbitu bakoitzean traputxo batekin separatzea da onena.

5. Azkazalak margotzerakoan, hautsontzi bateko zuloan behatza jarriz gero hobe margotuak geratuko dira.

6. Ongi moztu behar dira azkazalak, alikate berezi batzuekin, luzera aurrenik eta obalatu forma eman ondoren.

7. Limatzeko azkazalaren forman limatu, obalatu forma emanez, inoiz ez puntarik utzi.

8. Behatz horiak badituzu erretzeagatik, ur baso bat eta hiru goilarakada ozpinekin eginiko nahasketan sartu orbanak kentzeko.

9. Azkazal zuriak izateko, algodoi txotx bat ur oxigenatuz jarri eta azkazalaren barrualdetik eman.

IRRIFAR EDERRA MANTENTZEKO 2008 Otsaila 21

Posted by yane in Beste batzuk.
1 comment so far

 labios1kq.png

Pupak: pupak irteten hasten diren unean bikarbonato eta binagre nahasketa bat emanez gero, desagertu egingo zaigu. Beste era bat eztia ematea da, gau osoan emanda izanez gero urrengo goizerako desagertua egingo da.

Hortzak:  Hortz txuriak izatea oso garrantzitsua da, hau lortzeko, landare izerdi pixka batekin igurtzi eta ondoren urberritu.

 Ezpain lehorrak: Egunero hortzetako eskuila bat gune lehorretan pasa zirkulazioa hobetzeko.Saiatu tonikorik ez ematen ezpainetan, lehortu egiten baitute. Beste trikimailu bat gauero baselina edo krema hidratatzailea eman, ez baduzue holakorik, oliba olio batek ere eragiten du.

Ezpain inguruko giharrak: Hauek ondo mantentzeko eta ezpainek erortze joera hori ez izateko, txistu egitea oso ona da, eta honen ondoren irrifar handi handi bat egitea. Ariketa hau egunean hiru edo lau aldiz egitea nahikoa da.