jump to navigation

BEKAIN ETA BETILEAK 2008 Apirila 15

Posted by yane in Begiak.
1 comment so far

ilustracion-pintura-28.jpg

1. Bekainak depilatzeko:

* Bekainak depilatu aurretik alkohola eman.

* Ez itxaron bekainetako ileak hazi arte, egunero kentzea hobea da.

* Ez depilatu gehiegi, sekula gehiago ez hazteko arriskua baitago.

* Min handia ez emateko, baselina pixka bat ematea komeni da.

2. Betileen rimela emateko:

* Hobe da rimel kapa fin batzuk jartzea bakarra eta lodia baino.

* Egunez goiko betileak bakarrik ma

rgotzea komeni da, behekoak gauez bakarrik.

* Betileei distira emateko gorputz adar horietan baselina pixka bat eman.

* Betileak banantzeko rimela eman ondoren eta oraindik lehortu gabe dagoela, orrazi txiki bat pasa.

* Rimela kentzeko begia itxi eta algodoi busti batekin igurtzi suabe.

* Betile txiki eta kurbarik gabeak badituzu, rimela ema aurretik talko hautsak jarri.

3. Sudur handia baduzu, ez egin bekain oso altuak.

4. Zure bekainak zabalak eta zarratuak badira, ez margotu, baselina pixka batekin distira eman.

5. Bekainen forma ideala kurbatua da, hezurra jarraitzen duelarik, bekain zuzenek zahartu egiten dute.

BEGIEN ZAINKETA 2008 Otsaila 28

Posted by yane in Begiak.
3 comments

imagenes_ojeras_6629681c.jpg

Begi inguruko poltxak: Larrosa petalo batzuk egosi eta hoztean algodoi bat busti eta begien inguruan eman, honek eragina izaten du. 5 edo 6 minututara hazitakoa jaisten hasiko da.

Begizuloak: Bi goilarakada lanolina, almendra oliozko bat, albarikoke oliozko bat eta arto oliozko beste bat. Lanolina urtu eta olioak gehitu ondoren. Nahasketa hau begien inguruan eman egunean behin bi behatzekin masajetxo bat emanez. Beste trikimailu bat hau da, sagar bat esnetan egin, gero sagarra birrindu eta hoztean pasta hori begizuloetan eman eta 15 minutuz eduki.

ojeras_pepino.jpg

Begigorrituak eta haziak: Pepino trontzo moztu berriak jarri betazal gainean.

Begirada tristea: Betileak erdialdetik aurrera rizatuz gero, begirada argitu egingo zaizu, betileen gainean punta fineko arkatz bat pasatuz gero efektua amaitua egongo da.