jump to navigation

ORBANAK KENTZEKO 2008 Otsaila 26

Posted by yane in Azala.
1 comment so far

Eguzkiaren eraginez sorturiko orbanak: sardexka batekin hiru marrubi heldu zukutu eta goilarada bat ezti eta beste bat esnegain nahastu, ondoren aurpegian eman. Hogei minutuz mantendu eta esne epelez bustiriko algodoi batekin kendu. Hau orbanak dituzun bitartean astean bitan egitea komeni da.

Orban ilunak: Perrexilak lagunduko dizu hau argitzen, hamar minutuz egosi. ondoren kristalezko ontzi batean gorde. Algodoi batekin orbanetan pasa, oheratu aurretik eta goizean goiz egitea komeni da.

Gorritasunak: Udan izerdiagatik gorritasunak izaten dira, besoetako, hanketako edo tripako tolesturetan.Romerozko alkohola algodoi batekin egunean bi aldiz pasa etaaske utzi, ezer ere gainean jarri gabe

Zahartzaroko orbanak: Oloezko krema bat emanez gero on egingo dizu, edo lehoi hortz landarearen izerdia edo esnea emateak ere bai, eta baita tipula gorri baten trontzo bat gainean jartzeak ere.

AZALA ONGI MANTENTZEKO PUNTUAK 2008 Urtarrila 15

Posted by yane in Azala.
add a comment

Ur asko edan:

Gure azala hidrataturik mantentzeko likido asko behar dugu, horretarako onena ur asko edatea, egunean 2 litro beharko genituzke, baina ura edatea kostatzen bazaizu infusioak edo zumo  naturalak edan ditzakezu.

Landare zuntz edo fibra asko hartu: 

Kaka ez egiteak gure azalean eragiten du, beraz, fruitu, barazki eta integral asko jan behar ditugu hau ekiditeko.

Grasa ekidin:

Zure  elikaduran garrantzitsua da grasa izatea, baina neurrian, oliba olioa, artoa eta ekilorea, gainera bitamina E asko dute, azalarentzako oso ona dena.

Barazki asko jan:

Barazkiek zuntza izateaz gain, bitamina, mineral eta ur asko dute, zure defentsak indartzen laguntzen dutela.

 Fruitu asko jan:

Fruituak gure eguneroko elikaduran egon beharko lirateke, bitamina C dutenak gehien bat, zelulen  birsorkuntzan laguntzen baitute.

Tabakorik eta alkoholik ez:

Toxinak sortzen dituzte eta azala itzali.

Hemen dituzu kontseju gehiago. 

ERREZETA NATURALAK 2007 Abendua 13

Posted by yane in Azala.
add a comment

AKNEDUN AZALENTZAKO

Pepino maskara:

-osagaiak: pepino bat eta bi limoi

-nola egin: pepinoa txikitu eta bi limoien zukua bota, nahasketa hau azalean 20 minutuz jarri eta ur hotzez kendu.

Anana maskara:

-osagaiak: anana zati bat.

-nola egin: anana birrindu eta azalean jarri 10 minutuz, ondoren ur hotzarekin kendu.

AZAL SENSIBLEENTZAKO

Azenario maskara:

-osagaiak: letxuga, azenarioa, ura eta esnea.

-nola egin: ura irakiten jarri eta azenario birrindua eta letxuga bat bota, hau 8 orduz tapaturik utzi. Denbora tarte hau pasatzean, esnea gehitu eta ondo astindu, 2 orduz geldirik utzi, azkenik iragazkitik pasa eta azalean ezarri.

AZAL LEHORRENTZAKO

Aguakate maskara:

-osagaiak: aguakate bat, eztia, esnea eta jogurt bat.

-nola egin: osagai guztiak nahastu eta azalean ezarri 30 minutuz.

AZAL NORMALENTZAKO

Pepino esnea:

-osagaiak: esnea eta pepino bat.

-nola egin: irabiagailuan pasa eta azalean jarri 15 minutuz, ondoren zapi busti batekin kendu.

Buztin maskara:

-osagaiak: 2 koilarakada buztin, jogurt koilarakada bat, ezti koilarakada bat eta ura.

-nola egin: ura eta buztina nahastu lehenik eta jogurta eta eztia nahastu gero, azkenik azalean 20 minutuz ezarri.

oharra: azal oliotsuentzat buztina eta ura bakarrik erabiliko dugu.

Olo maskara:

-osagaiak: olo hirina eta ura.

-nola egin: bi osagaiak nahastu eta azalean ezarri.

Marrubi maskara:

-osagaiak: 3 marrubi handi eta baso bat esne.

-nola egin: irabiagailuan pasa eta azalean jarri 15 minutuz. Azkenik ur hotzez kendu.

oharra: aurpegi maskara hau oso hidratatzailea da.

AZAL GUZTIENTZAKO

Jogurt eta ezti maskara:

-osagaiak: 16 jogurt koilarakada, 2 edo 3 koilarakada ezti eta mantzanila loreak.

-nola egin:jogurta eta mantzanila loreak irakiten jarri ordu erdiz, 5 orduz geldirik utzi. Denbora pasa ondoren berriro berotu eta iragazkitik pasa, ondoren eztia gehitu. Hontzi batean gorde eta hozkailuan gorde, hoztean prest egongo da emateko.

AZALA GARBITZEKO AURPEGI MASKARA

Marrubi, jogurt eta olo maskara:

-osagaiak: 50g marrubi, 20g jogurt eta 10g olo hirina.

-nola egin: dena nahastu eta azalean jarri 30 minutuz.

Hemen dituzue webgune interesgarri batzuk:

 http://www.trucos-hogar.com/granosyespin…

 http://www.trucos-hogar.com/trucosmancha…

AZAL MOTAK 2007 Abendua 4

Posted by yane in Azala.
add a comment

Azal normala: arazo nabarmenik ez duen azala, baina hala ere zaindu beharrekoa.

Azal sentsiblea: azal delikatua da, gorritasun eta alergiak izan ditzakeena, beraz kontu handiarekin tratatzeakoa eta ondo protegitzekoa

Azal oliotsua: poro irekiak, espinillak edo granoak izan ditzake, hori dela eta, oso garrantzitsua da garbi mantentzea. Azal hauei normalean ximurrak beranduago ateratzen zaizkie.

Azal lehorra: azal hau dutenek, alkoholdun produktuak ekidin behar dituzte, eta oliodun produktuak mesederako dituzte.Azal hauei ximurrak lehenago irtetzen zaizkie.

Azal mixtoa: zati batzuk lehorrak eta besteak oliotsuak dituztenak dira, produktu orekatzaileak daude azalhau zuzentzeko.

AZALAREN ZAINKETA 2007 Azaroa 29

Posted by yane in Azala.
add a comment

Azal polit bat izateko, garrantzitsuena azal osasuntsu bat izatea da, eta horretarako azaldu ongi garbitu eta hidratatu egin behar da. Azal osasuntsua izateko pausu hauek jarraitzea oso garrantzitsua da.

Lehenik eta behin, aurpegia goizero garbitu eta hidratatzailea eman, gauero ere garbitu, baina krema oso azal lehorra baduzu bakarrik. Begi eta ezpainak ez mintzeko, produktu bereziak erabil edo kontuz krema ematerakoan. Ezpainak ere oso garrantzitsuak dira, beraz beti hidratatuta izateaz arduratu behar dugu, kakao edo baselina bat emanez. Gure nutrizioak eragin handia du gure azalean, beraz elikadura garbia mantentzea eta egunean bi litro ur edatea ondo legoke.

Eguzkiaren aurkako babes egokiak ez erabiltzeak, lo gutxi egiteak, alkoholak, estresak, erretzeak, eta abarrek gure azalaren itsura okerragotzen dute.

Gomendagarria litzateke bi astez behin, etxean bertan, garbiketa sakona egitea, adibidez:

1. Garbitzaile eta tonikoekin azala garbitu.

2. Exfoliatu. Exfoliantea estetika zentruetan eros daiteke.

3. Ur beroaren baporearekin poroak ireki hamar minutuz.

4. Esku garbiekin, errez ateratzen diren espinilak, puntu beltzak, kendu. Baina aknea izanez gero ez kendu.

5. Maskarila eman azala normaltasunera bueltatzeko.

6. Maskarila kendu ondoren, hidratatzailea eman.