AZKAZALAK 2008 Apirila 1
Posted by yane in Beste batzuk.trackback
1. Inoiz ez limatu azkazalak dutxatu ondoren, oso bigunak baitaude.
2. Azkazal lehorrak izanez gero, gauero oliba oliotan busti.
3. Azkazal bigunak izanez gero, gogortzeko trikimailuetako bat akain-belarrezko olioz bustitzea da.
4. Kutikulak ez kentzea komeni da, ez moztea, gehiago irteten baitira. Eskuak garbitu bakoitzean traputxo batekin separatzea da onena.
5. Azkazalak margotzerakoan, hautsontzi bateko zuloan behatza jarriz gero hobe margotuak geratuko dira.
6. Ongi moztu behar dira azkazalak, alikate berezi batzuekin, luzera aurrenik eta obalatu forma eman ondoren.
7. Limatzeko azkazalaren forman limatu, obalatu forma emanez, inoiz ez puntarik utzi.
8. Behatz horiak badituzu erretzeagatik, ur baso bat eta hiru goilarakada ozpinekin eginiko nahasketan sartu orbanak kentzeko.
9. Azkazal zuriak izateko, algodoi txotx bat ur oxigenatuz jarri eta azkazalaren barrualdetik eman.

Azkenean irakurri dut! Oso ondo geratu zaizu, hala ere nik ere argazkiko azkazal apart horien jabe izan nahiko nuke. Konformatu egin beharko dut nireekin ala? Zure trukoak jarraituz, agian, itxura hori hartuko didate egunen batean, nork daki!
Oso lan ona,segi horrela!
Muxu bat!