jump to navigation

ORBANAK KENTZEKO 2008 Otsaila 26

Posted by yane in Azala.
trackback

Eguzkiaren eraginez sorturiko orbanak: sardexka batekin hiru marrubi heldu zukutu eta goilarada bat ezti eta beste bat esnegain nahastu, ondoren aurpegian eman. Hogei minutuz mantendu eta esne epelez bustiriko algodoi batekin kendu. Hau orbanak dituzun bitartean astean bitan egitea komeni da.

Orban ilunak: Perrexilak lagunduko dizu hau argitzen, hamar minutuz egosi. ondoren kristalezko ontzi batean gorde. Algodoi batekin orbanetan pasa, oheratu aurretik eta goizean goiz egitea komeni da.

Gorritasunak: Udan izerdiagatik gorritasunak izaten dira, besoetako, hanketako edo tripako tolesturetan.Romerozko alkohola algodoi batekin egunean bi aldiz pasa etaaske utzi, ezer ere gainean jarri gabe

Zahartzaroko orbanak: Oloezko krema bat emanez gero on egingo dizu, edo lehoi hortz landarearen izerdia edo esnea emateak ere bai, eta baita tipula gorri baten trontzo bat gainean jartzeak ere.

Iruzkinak»

1. somaliaka - 2008 Otsaila 26

Nik marrubiak, sardexkarekin heldu eta zukutzerako jan ditut!!jjajaja