IRRIFAR EDERRA MANTENTZEKO 2008 Otsaila 21
Posted by yane in Beste batzuk.trackback
Pupak: pupak irteten hasten diren unean bikarbonato eta binagre nahasketa bat emanez gero, desagertu egingo zaigu. Beste era bat eztia ematea da, gau osoan emanda izanez gero urrengo goizerako desagertua egingo da.
Hortzak: Hortz txuriak izatea oso garrantzitsua da, hau lortzeko, landare izerdi pixka batekin igurtzi eta ondoren urberritu.
Ezpain lehorrak: Egunero hortzetako eskuila bat gune lehorretan pasa zirkulazioa hobetzeko.Saiatu tonikorik ez ematen ezpainetan, lehortu egiten baitute. Beste trikimailu bat gauero baselina edo krema hidratatzailea eman, ez baduzue holakorik, oliba olio batek ere eragiten du.
Ezpain inguruko giharrak: Hauek ondo mantentzeko eta ezpainek erortze joera hori ez izateko, txistu egitea oso ona da, eta honen ondoren irrifar handi handi bat egitea. Ariketa hau egunean hiru edo lau aldiz egitea nahikoa da.

Irribar ederra eduki eta mantentzeko, jakin egin behar da barre egiten, alferrik baita horrelako zainketak egitea, gero, irribarre ez egiteko. Askori ahaztu egiten zaie apain-apain joatearekin nahikoa ez dela, edertasun hori “luzitzen” jakin behar dela.
Ale muxu bat!!