IRRIFAR EDERRA MANTENTZEKO 2008 Otsaila 21
Posted by yane in Beste batzuk.1 comment so far
Pupak: pupak irteten hasten diren unean bikarbonato eta binagre nahasketa bat emanez gero, desagertu egingo zaigu. Beste era bat eztia ematea da, gau osoan emanda izanez gero urrengo goizerako desagertua egingo da.
Hortzak: Hortz txuriak izatea oso garrantzitsua da, hau lortzeko, landare izerdi pixka batekin igurtzi eta ondoren urberritu.
Ezpain lehorrak: Egunero hortzetako eskuila bat gune lehorretan pasa zirkulazioa hobetzeko.Saiatu tonikorik ez ematen ezpainetan, lehortu egiten baitute. Beste trikimailu bat gauero baselina edo krema hidratatzailea eman, ez baduzue holakorik, oliba olio batek ere eragiten du.
Ezpain inguruko giharrak: Hauek ondo mantentzeko eta ezpainek erortze joera hori ez izateko, txistu egitea oso ona da, eta honen ondoren irrifar handi handi bat egitea. Ariketa hau egunean hiru edo lau aldiz egitea nahikoa da.
