ERREZETA NATURALAK 2007 Abendua 13
Posted by yane in Azala.add a comment
AKNEDUN AZALENTZAKO
Pepino maskara:
-osagaiak: pepino bat eta bi limoi
-nola egin: pepinoa txikitu eta bi limoien zukua bota, nahasketa hau azalean 20 minutuz jarri eta ur hotzez kendu.
Anana maskara:
-osagaiak: anana zati bat.
-nola egin: anana birrindu eta azalean jarri 10 minutuz, ondoren ur hotzarekin kendu.
AZAL SENSIBLEENTZAKO
Azenario maskara:
-osagaiak: letxuga, azenarioa, ura eta esnea.
-nola egin: ura irakiten jarri eta azenario birrindua eta letxuga bat bota, hau 8 orduz tapaturik utzi. Denbora tarte hau pasatzean, esnea gehitu eta ondo astindu, 2 orduz geldirik utzi, azkenik iragazkitik pasa eta azalean ezarri.
AZAL LEHORRENTZAKO
Aguakate maskara:
-osagaiak: aguakate bat, eztia, esnea eta jogurt bat.
-nola egin: osagai guztiak nahastu eta azalean ezarri 30 minutuz.
AZAL NORMALENTZAKO
Pepino esnea:
-osagaiak: esnea eta pepino bat.
-nola egin: irabiagailuan pasa eta azalean jarri 15 minutuz, ondoren zapi busti batekin kendu.
Buztin maskara:
-osagaiak: 2 koilarakada buztin, jogurt koilarakada bat, ezti koilarakada bat eta ura.
-nola egin: ura eta buztina nahastu lehenik eta jogurta eta eztia nahastu gero, azkenik azalean 20 minutuz ezarri.
oharra: azal oliotsuentzat buztina eta ura bakarrik erabiliko dugu.
Olo maskara:
-osagaiak: olo hirina eta ura.
-nola egin: bi osagaiak nahastu eta azalean ezarri.
Marrubi maskara:
-osagaiak: 3 marrubi handi eta baso bat esne.
-nola egin: irabiagailuan pasa eta azalean jarri 15 minutuz. Azkenik ur hotzez kendu.
oharra: aurpegi maskara hau oso hidratatzailea da.
AZAL GUZTIENTZAKO
Jogurt eta ezti maskara:
-osagaiak: 16 jogurt koilarakada, 2 edo 3 koilarakada ezti eta mantzanila loreak.
-nola egin:jogurta eta mantzanila loreak irakiten jarri ordu erdiz, 5 orduz geldirik utzi. Denbora pasa ondoren berriro berotu eta iragazkitik pasa, ondoren eztia gehitu. Hontzi batean gorde eta hozkailuan gorde, hoztean prest egongo da emateko.
AZALA GARBITZEKO AURPEGI MASKARA
Marrubi, jogurt eta olo maskara:
-osagaiak: 50g marrubi, 20g jogurt eta 10g olo hirina.
-nola egin: dena nahastu eta azalean jarri 30 minutuz.
Hemen dituzue webgune interesgarri batzuk:
http://www.trucos-hogar.com/granosyespin…
http://www.trucos-hogar.com/trucosmancha…
AZAL MOTAK 2007 Abendua 4
Posted by yane in Azala.add a comment
Azal normala: arazo nabarmenik ez duen azala, baina hala ere zaindu beharrekoa.
Azal sentsiblea: azal delikatua da, gorritasun eta alergiak izan ditzakeena, beraz kontu handiarekin tratatzeakoa eta ondo protegitzekoa
Azal oliotsua: poro irekiak, espinillak edo granoak izan ditzake, hori dela eta, oso garrantzitsua da garbi mantentzea. Azal hauei normalean ximurrak beranduago ateratzen zaizkie.
Azal lehorra: azal hau dutenek, alkoholdun produktuak ekidin behar dituzte, eta oliodun produktuak mesederako dituzte.Azal hauei ximurrak lehenago irtetzen zaizkie.
Azal mixtoa: zati batzuk lehorrak eta besteak oliotsuak dituztenak dira, produktu orekatzaileak daude azalhau zuzentzeko.