AZALAREN ZAINKETA 2007 Azaroa 29
Posted by yane in Azala.trackback
Azal polit bat izateko, garrantzitsuena azal osasuntsu bat izatea da, eta horretarako azaldu ongi garbitu eta hidratatu egin behar da. Azal osasuntsua izateko pausu hauek jarraitzea oso garrantzitsua da.
Lehenik eta behin, aurpegia goizero garbitu eta hidratatzailea eman, gauero ere garbitu, baina krema oso azal lehorra baduzu bakarrik. Begi eta ezpainak ez mintzeko, produktu bereziak erabil edo kontuz krema ematerakoan. Ezpainak ere oso garrantzitsuak dira, beraz beti hidratatuta izateaz arduratu behar dugu, kakao edo baselina bat emanez. Gure nutrizioak eragin handia du gure azalean, beraz elikadura garbia mantentzea eta egunean bi litro ur edatea ondo legoke.
Eguzkiaren aurkako babes egokiak ez erabiltzeak, lo gutxi egiteak, alkoholak, estresak, erretzeak, eta abarrek gure azalaren itsura okerragotzen dute.
Gomendagarria litzateke bi astez behin, etxean bertan, garbiketa sakona egitea, adibidez:
1. Garbitzaile eta tonikoekin azala garbitu.
2. Exfoliatu. Exfoliantea estetika zentruetan eros daiteke.
3. Ur beroaren baporearekin poroak ireki hamar minutuz.
4. Esku garbiekin, errez ateratzen diren espinilak, puntu beltzak, kendu. Baina aknea izanez gero ez kendu.
5. Maskarila eman azala normaltasunera bueltatzeko.
6. Maskarila kendu ondoren, hidratatzailea eman.
Iruzkinak»
no comments yet - be the first?